XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osabak barriz ez bakarrik joan ezagaik, ezpada baita eurenera baño len amaindarrabanera joatia be eleuskiyoe lobari parkatuko.

Oneetan lenengo iru egunotan ezta ezelako sal-erosirik eiten.

Danok, euron soiñeko jantzirik oneenakin, urte barri eztitsuen artu-emonian dabiz.

Ate guztiyak ichita egon oi dira.

Laugarren egunetik aurrerantz asi daroez zerbaiteko salduerosiyan; baia orduenche be dendetako atiak eztira ertzedeita baiño egoten.

Arik eta amaboskarren eguna edo igetargi bete igaroarte, eztabe zereiñak astegunetako sena edo antza guztiz artzen.

Amaboskarren eguna da argiyen jaiya.

Gau atan eche guztiyetakoak kako ganian edo arbola ganetan eskeiten dabez kurtzuluak edo kandelak paper gorrizko edo lorazko faroletan; eta ume koskorrak lora gorridun farolakin olgetan kalerik kale ibilten dira.

Iye aaztu yatan esatia urte barriyak emoten edo opa izaten echera datorrenari, nor nai dala, teia ta gozokiyak emon biar izaten yakozala; eta erbesteko senideak badira barriz (esate baterako, lobak edo suiñak), oneeri lenengo echian sartueran teia ta gozuak; eta gero, ordua eldu deitenian, bazkari edo apari jaiyegunekoa, au da, okela, arrain da ardaoa eta zerbait ostantzeko gauza gichienez maira ekarri biar yakee; eta beste baten esango dodan lez, zortzi gizonezkok, lau egalezko maiyan alkarregaz jan biar dabe; au da, konbidauak aintzekotzat artzeko modua.

Gizonezkoak ezeze, emakumeak be, zarrak eta gaztiak irugarren egunetik aurrerantz ibilten dira ortik emetik, senideai urtebarri onak eta atsegintsuak emoten: oneeri be emon biar izaten yakee zerbait jateko, baña emen, eztago naasterik; au da gizonezkuak emakumeakin mai baten eztabe jarri biar izaten: au lotsabagakeri aundiya izango litzake chiñatarren artian.

Orregaitik batzuk aldebatetik eta bestiak bestetik ibilten dira onetariko arazuetan.

Aamen zelan Chinatarrak igaro oi dabezan euron urte barri jai maitagarriyak.

Eta entzun dodanez, emen be alde batzuetan bai eidao.